aitzol / gurasoelkartekoizenemateak

Geek Repo:Geek Repo

Github PK Tool:Github PK Tool

DESKRIBAPENA

Repositorio honetan Hondar Ahua guraso elkarteak antolatzen dituen eskolaz kanpoko ekintzen izen emate orriak prozesatzeko erabiltzen diren python scriptak daude.

Egun, guraso elkarteak, google forms bidez jasotzen ditu izen emateak, eta izen emate orrien emaitza formatuarekin oso lotuta daude script hauek. Kontutan izan hortaz datu sarreren formatua ez baldin bada egokia emaitzak ere ez direla izango.

Script hauek erabiltzeko, aldatzeko eta aztertzeko libre zara, baina zure erantzunkizunpean.

NOLA EXEKUTATU

Script hauek exekutatzeko eragiketa bakoitzaren betebeharrak asetu (ikus beherago) eta python 3 eskuragarri duen sistema batean exekutatu beharko dituzu. Horretarako zabaldu terminal bat eta exekutatu

python __script_izena__

*Software hau MacOSx sistema batean frogatu da.

ERAGIKETAK

Eskolaz kanpoko ekintzetako partaide zerrendak kalkulatu

  • Kodearen kopia egin ondoren, sortu script-en maila berean input, 'izenemateorriak', eta output direktorioak.
  • Deskargatu google forms-ak sortzen dituen csv karpertak eta gorde izenemateorriak , script-ek fitxategi izenetik eratortzen dute zein ziklotako ikasleei dagozkien datuak, hortaz garrantzitsua da izenean adieraztea HH edo LH den ( adib. izendatu izenemateaHH.csv eta izenemateaLH.csv)
  • Izen emandako ikasleekin ekintza bakoitzari dagokion partaide fitxategiak sortzeko erabili sortu_ekintza_zerrenda.py fitxategia
  • Scriptak bukatzerakoan output direktorioak ekintza + ziklo bakoitzari dagozkion fitxategiak izango dituzu
  • Zerrendez gain ikasle_ordainketa_modua.csv izeneko fitxategia sortuko du. Fitxatego hau BEHARREZKOA da hurrengo eragiketaren sarrera gisa.

Ikasle bakoitzari dagokion kostu eta ordainketa mota kalkulatu

  • Sarrera direktorioan ekintza bakoitzari dagokion ikasle zerrenda gordeko da zikloka. Fitxategiak csv formatuan egon behar dira eta izendatzeko ekintza_izena_{zikloa}.csv formatua erabili behar da.
  • Aurreko scriptaren emaitza bezala sortutako ikasle_ordainketa_modua.csv data direktorioan egon behar da
  • data direktorioan ekintza bakoitzaren prezioa zehazten duen prezioa{zikloa}.csv_ izeneko fitxategiak behar ditu
  • Sarrera fitxategi horiekin, ikasle bakoitzak guztira ordaindu beharreko diru kopurua eta ordainketa epealdia zein den zehazten duen fitxategi fitxategi bat sortuko dut zikloko.

DATU FORMATUAK

Izen emate orriak

Komaz banatutako fitxategi bat izan behar da. Hauek izan behar dira:

| izen emate data | emaila | ikaslearen izena | zikloa | ekintzak* | emaila** | telefonoa | ordainketa mota |

*ekintzak ';' karaktereaz banaturik egon behar dira **Arrazoi historikoak medio

About


Languages

Language:Python 100.0%